Aurkezpena

 

 

 

DENDARTEAN Gipuzkoako Merkatari, Ostalari, Zerbitzu Enpresa eta Autonomo Elkarteen bilkura da.

Bere ibilbidea 2001eko maiatzean hasi zuen. Gipuzkoako herri eta gremio elkarteak talde batean bildu eta antolatuko zituen elkarte bat sortzeko helburuan egindako esfortzuak gauzatzea suposatu zuen. Gipuzkoako merkatari elkarte egitura sendo eta eraginkor bat osatzeko beharraren inguruan kontzientziatzearen ondorioa izan zen.  

Bilkuraren erronka nagusia honakoa da: egokiak diren foroetan parte hartuaz eta erakundeekin elkarlana sustatuaz, sektorearekin erlazionaturik dauden erabakiak hartzeko garaian, merkataritzaren ahotsa kontuan hartzea. 


 

HELBURUAK

DENDARTEAN ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen.

  1. Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.
  2. Hiri/herri marketinarekin eta Gipuzkoako merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.
  3. Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.
  4. Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.
  5. Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. Herrietako merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik.
  6. Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.
  7. Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz. 

 

AURKEZPEN OROKORRAK

 

ORDEZKARITZA

 

  1.   Eusko Jaurlaritza
  2.   Eusko Legebiltzarra
  3.   Gipuzkoako Foru Aldundia
  4.   Udaletxe ezberdinak
  5.   Sindikatuak
  6.   Kontsumitzaile elkarteak
  7.   Sektorean eragina duten edozein gai adi jarraitzeko konpromisoa
  8.   Helburu berdinak dituzten beste erakundeekin elkarlana
  9.   Sektorearen egoeraren salaketa ekintzak

 

NEGOZIAKETA

  1.  Erakunde publikoekin (Udalak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, etab.)
  2.  Lan hitzarmenen negoziaketa
  3.  Beste entitateekin negoziaketa (bankuak, zerbitzu enpresak, etab.)
    1.       Merkataritza Txartela
    2.       Aseguru enpresak, telefonoa, argindarra, datuen babesa, etab.

 

HIRIGINTZA

Eredu komunak sortu, funtzionamendu eta negoziaketa dekalogo baten bidez, gai hauetan:

  1. Aparkalekuen sorrera.
  2. Aparkaleku errotazio eta TAO.
  3. Karga eta deskarga baldintzak.
  4. Kaleen azterketa eta peatonalizazioa.
  5. Hiri-altzariak

 

MARKETINA

  1. Kanpo Marketina
    1. Elkarte berrien atxikimenduarekin jarraitu.
    2. Elkarteetara atxikita ez dauden merkatarien bazkidetza sustatu.
    3. Komunikabideetan publizitate eta informazio kanpainak garatu eta indartu.
    4. Herri merkataritzaren erakargarritasuna sustatu eta herritarrak beren erosketa erabakien ondorioez ohartarazi.
  2. Barne Marketina
    1. Merkataritzaren eta merkatariaren irudiari balioa eman.
    2. Berrikuntza, teknologia eta marketin tresna berriak sustatu.
  3. Gure sare sozialak:

Dendartean.eus Dendartean Dendartean  Dendartean

 

MODERNIZAZIOA, PROFESIONALTASUNA ETA ELKARLANA

DENDARTEANetik eta Merkataritzako Bulego Teknikoaren bidez, honako informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen zaie elkarte eta merkatariei:

  1. Formazio eta kalitate plana merkataritzan
  2. Berrikuntza eta teknologia berrien erabileraren sustapena
  3. Lankidetza prozesuak bultzatzea
  4. Ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena
  5. Kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen du­ten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da
  6. Gai ezberdinen inguruko kontsultak (laguntzak, araudia, lan harremanak, hirigintza, etab.)
  7. Sektorearekin erlazioa duten gaien inguruko informazio bidalketa (dirulaguntzak, araudia, teknologia berriak, tendentziak, esperientziak, formazioa, etab.)
  8. Elkarteen arteko komunikazioa koordinatu, sustatu eta hobetu.              

 

 


 

PAUSU BAT GEHIAGO ELKARLANEAN

2010ean DENDARTEAN eta BIZKAIDENDAK-ek EUSKALDENDAK sortu zuten: Euskadiko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Konfederazioa. Gaur egun, Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendartean Elkarteez osatuta dago eta 3000 enpresa txiki inguru batzen ditu.

Elkartze honi esker, Euskadiko elkarte sareak antolatzeko eta koordinatzeko eta proiektu interesgarriak sortzeko aukera eman digu.

 


 

PROIEKTUAK

 

DENDAGO! EUSKADIKO MERKATARIEN ONLINE DENDA: www.dendago.com

Euskal Herriko merkataritza-sektorearen beharrei erantzunez Dendago market gunea sortzen da, Euskal Herriko merkatarien online denda.

Plataforma Euskal Herriko merkatarientzat garatua izan da, beren jarduera ekonomikoa internetez garatu dezaten modu erraz eta autonomoan. Era berean plataforma herritar guztiei zuzenduta dago, Euskal Herriko, edo beste edonongoak izan erosketak internetez egin ahal ditzaten.

EUSKALDENDAK Elkartearen bitartez bultzatutako egitasmoa eta Elkarmediak garatutako plataforma.

EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOA.

 

EUSKAL PRODUKTUAK: www.euskalproduktuak.org

EUSKALDENDAK,  Euskadiko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza Eta Kontsumo Sailaren laguntzaz, ekoizleen web bertsio berria plazaratu du.

Web honek tokiko ekonomia sustatzea du helburu, merkatarien hornitzaileak bere tokitik, ahalik eta hurbilen izatea erraztu nahi du.

EUSKALDENDAK Elkartearen bitartez bultzatutako egitasmoa.

EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOA.