IBAI-ARTE EUSKARALDIAREKIN BAT!

Euskaraldiarekin bat, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Ibai-Artek lehiaketa bat antolatu du.
Aste honetan zehar, azaroaren 19tik 22ra, saltoki batzuetako erakusleihoetan grafiti bana marraztuko da, erakusleiho bakoitzean “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza osatzen duten letretako bat gehituz.
Ondoren, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, elkartetik lehiaketa bat jarriko da martxan, lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonen argazkiak jasoz. Parte hartzaileek gutxienez 11 saltokiren argazkiak bidali beharko dituzte “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza osatuz. “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza osotu duten parte hartzaile guztien artean 100€-ko sari bat zozketatuko da Ibai-Arteko txarteletan.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko telefonoa honakoa da: 688734149
Sari banaketa abenduaren 15ean egingo da, 19.00etatik aurrera Herriko Plazan, “Harresian Zulo” kontzertuarekin eta Gabonetako otzaren banaketarekin bat.
*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090 zenbakira

Gehiago kategoria honetan: