ARRASATEKOKO BLACK FRIDAY

Bariku honetan izango da Black Friday izeneko eguna eta aurten ere ospatuko dute Arrasateko saltoki askok.
AEBetan hasi zen Black Friday ekimena, Gabonetako erosketei hasiera emateko eta Euskal Herriko merkataritzan indarra hartzen ari da, erosketak gora egitea lortuz. Laugarren urtea da jada Arrasateko Black Friday bateratua egiten dena, aurreko urteetako emaitzak ikusita aurten errepikatzea erabaki baitute merkatariek.
Deneriko dendak batu dira ekitaldira eta saltoki parte-hartzaileek promozio eta deskontu handiak egingo dituzte salgai dituzten produktuetan. Ekimenean parte hartzen duten saltokiek kartel eta puxikak jarriko dituzte beraien saltokietan gainontzekoengatik bereizteko.

Kanpainara atxikitako saltokiak:
Arrasate Optika Optometria
Arte Leniz
Beds
Beinke
Elokoro Bisuteria
Errekamendi
Eya Altzariak
Garraxi
Gili-Gili
Itxaso Mertzeria
Josle
Kapikua
kili-Kolo
Kolore
Lirain
Luko
Mabel
Oskar Vitoria
Oskarbi
Ouka
Resusta Karrikiri
Sikol
Tipi-Tapa
Troko
Ttikitto
Txuri-Beltz
Ume
Aprobetxatu eta pasa zaitez saltokietatik