Ziurtatutako barreak eta dibertsioa Altrius, Oliver eta Eva magoen eskutik Arrasaten

Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, Ibai-Artek, gaur egun burutzen ari den ‘Erosketak doan Magiari esker’ kanpainaren barnean, ostiral honetarako, maiatzaren 18a, herriko kaleetan Euskadiko mago batzuen ikuskizun desberdinak antolatu ditu.

Magia Arrasateko kaleetara ekartzeko arduradunak “Altrius” eta “Oliver eta Eva” magoak izango dira. Bakoitzak 40 minutuko 2 emanaldi emango dituzte.

Altrius magoak magia eta humorea oinarri izango dituen familia-ikuskizun dibertigarri eta harrigarria aurkeztuko du. Mondragon Unibertsitatean ikasitako gasteiztarra udalerriaren ezaguna da azken urteetan egin izan dituen aktuazioak direla eta. Magoaren funtzioak Arrasateko Herriko plazan izango dira 18.30 eta 19.30etan.

Bestalde, Oliver eta Eva Arrasateko Maiatzaren 1 Plazan izango dira 18.30etan eta Sebero Altube plazan 19.30etan (euria eginez gero, Biteri plazan egongo da hauek ikusteko aukera). Oliver Euskal Herri osoan zehar aritu da azken 15 urteetan eta Magiako Nazioarteko Federazioko kide da. Evak berriz, umeenganako bokazio handia du txikitatik eta magian aurkitu du etxeko txikienetara helarazteko biderik onena.

Beraz, astebukaera barre, dibertsio eta ezusteez beteta hasteko aukera dute bai familiako txiki eta baita handienek ere. Zalantzarik gabe ikustea merezi duten eta familia osoak gozatuko dituzten ikuskizunak egongo dira Arrasaten. Oso erraza izango da magoa nun dagoen jakitea bertan ezarriko diren banderak direla eta, beraz, hau bilatu besterik ez duzu egin behar!

 

PROGRAMA

 

PLAZA 1 DE MAYO

18.30 – Oliver y Eva

 

PLAZA SEBERO ALTUBE

19.30– Oliver y Eva

 

HERRIKO PLAZA ARRASATE

18.30 – Mago Altrius

19.30 – Mago Altrius

Gehiago kategoria honetan: