PARTAIDETZA HERRITARRA

DENDARTEAN elkartetik herritarren partaidetza sustatzen ari gara gure lurraldearen gizarte-eremu guztietan, gizartea hobetzeko ezinbestekoa iruditzen baitzaigu partaidetza.

Hirigintza-Merkataritza eremuan herritarren partaidetza prozesua legezko betebehar izanik Europako Erkidegoan, Udalek, horrenbeste ukitzen gaituzten Hirigintza-Merkataritza Planak egiten dituztenean, zenbaitetan ez dituzte partaidetza prozesu hauek aintzat hartu, beste zenbaitetan partaidetza planak itxura egiteko besterik ez dute balio eta beste zenbaitetan iruzur hutsa dira. Hori dela eta, Euskadiko Auzitegi Gorenean hiru epaiketetan sartuta gaude (Zaldunborda-Hondarribia, Garbera eta Ilunbe Donostian).

Era zuzenean eta ekonomikoan ukitzen gaituen Hiri Hondakinen esparruan, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integral berria egiteko Aldundiak antolatu dituen herritarren partaidetzarako bi bileretan parte hartu dugu. Foru Aldundiak prozesu honetako emaitzen dokumentua argitaratu du: 2019-2030 Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren partaidetzazko liberazio prozesua - egoitza, orain lehenik lege-memoriaren eta memoria ekonomikoaren zain gaude eta bukaerako dokumentua onartu zain; gero, gure txostena egingo dugu.

Beste alde batetik, GURASOS (hondakinen gaian herritarren partaidetza aktiboa sustatzen duen herritar mugimendu garrantzitsua, eraikitzen ari diren hondakinen instalazioen eragin-eremuan ikasi eta bizi diren umeen (201 ikastetxetan ikasten duten 69.119 adingabeko) gurasoek osatzen duten elkartea), bere azterketa-Hitzartu Proiektua egiten ari da eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin digu.

Proiektua, proiektu zibil, plural eta zeharkako baten moduan proposatu dute, inongo interes ekonomiko edo politikorik gabe eta interes (erantzukizuna) bakarra babestearena da eta batez ere Gipuzkoan ingurumen, osasun eta bizikidetza hobekuntza bat bultzatzea.

Une honetan proiektua Gipuzkoako Udal Hondakinen Kudeaketa Plan alternatibo bat idazten ari den ingeniaritza talde baten eskuetan dago eta bertan hondakinak kudeatzeko arazoa konpontzeko aukera tekniko GUZTIAK aztertuko dira, ingurumen eta ekonomia arlotik jasangarriena den moduan. Horrekin batera, partaidetza prozesu aitzindari bat burutzen ari dira EHU-UPVko irakasleekin eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko adituen lankidetzarekin. Proiektua bera eta proiektuaren Berme Batzordea hemen duzue ikusgai: www.gurasos.org.

Proiektuaren finantziazioan laguntzeko “Kutxa Babesle" izeneko batzuk atera dituzte merkatura, eta gizarteari borondatezko laguntza eskatu diote, kutxak erosiz edo banatuz dendetan, ikastetxeetan edo familien artean. Umeek egindako marrazkiekin diseinatu dituzten Kutxa Babesle hauek. Kutxen kartela eta sustapen-bideoa erantsi ditugu. BIDEOA: https://youtu.be/6AQBx--k6VI

HARREMANETARAKO:

GURASOS

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Lehendakariaren Tel.  688 640 170

Teknikariaren Tel.  605 718 481

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda: DENDAGO

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.