Denda txikietan erosketak bultzatzeko bonoak martxoan banatuko ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak iaz Gabonetan atera zituen deskontu bonuak otsailaren amaieran edo martxoan banatuko ditu 2019an, saltokientzat zailagoa den epean erosketak bultatzeko, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez.

Sailburuak adierazi duenez, merkataritzak egoera "oso zaila"ri egin behar dio aurre, eta Jaurlaritza laguntzen saiatuko da, bertako merkataritzaren promozio kanpaina baten bitartez laster, eta bonoarekin hilabete batzuk barru.

Gabonetako kanpaina iaz ona izan zenez, eta urtarrilean eta otsailean beherapenen ohiturak funtzionatzen jarraitzen duenez, "otsailaren amaierara edo martxora itxarotea" erabaki dute, "kontsumoa orduan jaisten delako". Bonua salmentak jaisten direnean erabiltzea da asmoa, adierazi du.

Kanpaina berriak iazkoaren zifra antzekoak izango ditu, 250.000 bonu. Jaurlaritzak bi mioi euro eta erdi jarri ditu, 10 euro "doan" kontsumitzaileentzat bono bakoitzeko. Iaz 7,5 milioi eurosketa egitea eragin zuen.

Sailburuaren ustez, txikizkako merkataritzaren egoera "zaila"ri aurre egiteko hiru bidetan jardun behar da: erakundeek babesa emanez, kontsumitzaileak kontzientziatuz eta merkataria bera kontzientziatuz.

 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5950433/denda-txikietan-erosketak-bultzatzeko-bonoak-martxoan-banatuko-ditu-jaurlaritzak/  

 

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.